eu
Knjige
Juan Kruz Igerabide

Ura saltoka

Juan Kruz Igerabidek badu –liburu honetan esaten digun bezala, betidanik izan du— naturarekiko joera bat, jaidura bat, aldi berean izan dena jolasleku, bizigarri, egunerokorako ikasgai.
Haur garaiko oroitzapenetatik hasita («Hantxe gaude aita, ama eta hirurok iturritik edaten, nik lauzpabost urte besterik ez»), azkenaldion hunkitzen duen aktualitate gordineraino («Hortxe gaude gizakiok zuhaitz taxonomikoaren bazter batean, guztien buru garela usterik»), nolabaiteko autobiografia sentimental bat, nolabaiteko kontakizun generazional bat, nolabaiteko historia natural bat osatu du Igerabidek, ohi duen gisan pasarte mamitsu, gogoeta hedatzaile, prosa ezin gozoagoz betea.
Ovidio garaikide batek egingo lukeen modura, burmuina besteari irekia beti, galdu gabe sekula izpiritu kritikoa, jakinik jarrera hori dela gizakiaren eta naturaren arteko harremanak hobeki ulertzeko modu bakarra.
194 štampane stranice
Vlasnik autorskih prava
Bookwire
Prvi put objavljeno
2023
Godina izdavanja
2023
Izdavač
Alberdania
Da li već pročitali? Kakvo je vaše mišljenje?
👍👎
fb2epub
Prevucite i otpustite datoteke (ne više od 5 odjednom)